2012-NEREA ARIZTIMUÑO-Stanley Williams

 

Stanley Tookie Williams III

Datu pertsonalak
Jaio 1953ko abenduaren 29a
New Orleans (Louisiana) (Txantiloi:AEB)
Hil 2005eko abenduaren 13a (51 urte)
San Quentin presondegia Kalifornia (AEB)
Exekutatua

Stanley Tookie Williams III (New Orleans (Louisiana), 1953ko abenduaren 29a – San Quentin presondegia Kalifornia, 2005eko abenduaren 13a) 1969an Los Angelesen sustraitutako Crips kale bandaren liderra izan zen.

Biografia

 

Stanley Tookie Williams III New Orleansen, Louisianan jaio zen 1953ko abenduaren 29an. New Orleans Charity Hospitalean jaio zen eta amak 17 urte besterik ez zituen.

Urtebeterako aitak alde egin zuen, familia abandoanatuz eta, 1959an, Williamsek 6 urte zituenean, ama-semeak New Orleanstik Los Angelesera joan ziren. Ama lanean zen bitartean, haurra kalean hazi zen bizitza gogorreko auzo batean.

12 urterekin bizirauteko trikimailuak zituen eta ez zen sekula labanarik gabe ibiltzen. Borroketan sartzen zela-eta, eskola bat baino gehiagok kaleratu zuen eta kartzelan egonaldiak egiten hasi zen. 60ko hamarkada bukaeran, delikuentzia maila igo egin zen nonahi eta Slausons edo Gladiators bezalako banden garapena izan zen, Black Power Movement edo Black Panther Party delakoen barnean.

15 urterekin, Donald “Doc” Archieren lagun egin zen eta honek sartu zuen maila apaleko banda batean. Ez zen denbora asko pasa Williamsen indarkeriak ospea hartu arte eta nahikoa lider bihurtu zen.

1970ean, 16 urte zituen eta Williams autoa lapurtzeagatik atxilo hartu zuten Inglewooden, Kalifornian, Inglewood, eta Los Padrinos Juvenile Hallera bidali zuten, Downeyn. Pesak altxatzen trebatu zen han eta kulturismoan zaletu zen. Horrela, 1971n atera zenean, lehen baino indartsuagoa zen.

1971ko udaberrian, 17 urterekin, Stanley Williamsek Raymond Washington ezagutu zuen Washington Preparatory High Schoolen. Williams liluratuta geratu zen bandako kide guztiak antzeko jantziekin etorri zirenean, larruzko jakak, lepo almidonatuak, praka bakeroak eta tiranteak. Cribs deitu zioten lagunarteari eta Crips izanz iren gero. Williamsek lagun asko zuen West Siden eta liderrak batu eta West Side Crips osatuko zuten –1979ko abuztuan erail zuten Ray Washington eta hileta bere urtemugan izan zen-.

Banda honen sorreraren xedea beste banda guztiak ezerezean uztea zen. Washingtonek esaten zuenez, helburua arraza beltzeko kideak zaintzea zen eta poliziaren korrupzio eta bortizkeriari aurre egitea. Hiru talde osatu zituzten:

  • Washingtonen Crips East Side, gero East Coast Crips izango zena
  • Williamsen West Side Crips eta
  • Mac Thomas nerabeak gidatutako Crips Compton.

Washington, Williams eta Thomas nekatu gabe hasi ziren jendea erreklutatzen Los Angeleseko guetoetan. Sartu ez ziren gutxiek beraien artean bildu eta Bloods banda osatu zuten, Cripsen erabateko arerio izango zirenak.

1973an, Raymond Washington atxilo hartu zuten hurrengo 5 urterako, Curtis “Buda” Morrow tirokatua eta hila izan zen eta Mac Thomas ere eraila izan zen 1970ean. Williams geratzen zen Crips bandako lider. Badirudi Comptoneko unibertsitatean Soziologia ikasten aritu zela, baina, aldi berean, Bloodsen aurkako borroka gogorretan parte hartu zuen. 1976an, zauritu egin zuten: etxeko atarian zegoen gau batean eta Bloods bandakidez betetako autoa pasatu zen, Williamsen aurka tiro eginez. Sekula ez zuela oinez ibiltzerik izango esan zioten, baina entrenamendu gogor baten ondoren, ibiltzeko gaitasuna errekuperatu zuen.

Heriotza zigorra

San Quentin presondegia. Hantxe egon zen Stanley eta han exekutatu zuten.

1981ean, lapurreta batzuen zehar eginiko 4 hilketaren errudun deklaratu zuten: 1979an, Albert Owens denda zerbitzaria hil omen zuen eta Los Angelesko motel baten jabeak eta bere alaba ere bai. Heriotza zigorra esleitu eta exekutatu egin zuten[1].

Williamsek ez zuen sekula hilketarik onartu, biolentziaren aurka egin zuen eta gazteentzako liburuak idatzi zituen bandetan sartzeak ekar zitzakeen arriskuez errepararaziz.

Bere jarraitzaileek Bakearen aldeko Nobel Sarirako proposatu zuten. Taldeak heriotza zigorraren ordez betirako kartzela zigorra ezartzea eskatzen zuten, kartzelan bere lan sozialarekin jarrai zezan. Williams gazte marjinatu ororentzako itxaropen ikur bilakatu zen.

2005eko abenduaren 13an, Kaliforniako estatuak Stanley Williams exekutatu egin zuen, Arnold Schwarzenegger gobernariak ez baitzion barkamenik eskaini. Azken urteetan, Williams heriotza zigorraren ikur ere bazen eta AEBetan sekula baino gehiago eztabaidatu zen gaia[2].

Schwarzenegger ez zen azken uneraino posizionatu, baina azkenean, ukatu egin zion barkamena[3]. Injekzio letal batek hil zuen 51 urte zituen Williams Kaliforniako San Quintin presondegian. Exekuzioa aurreikusitakoa baino 20 minutu beranduago hasi zen eta Stanley Williamsek 13 minutu behar izan zituen hiltzeko.

Erreferentziak


Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif