2012-JOSU AGIRRE-Anatoli Karpov

 
Anatoli Karpov
Anatoly Karpov 1977an
Datu pertsonalak
Izen osoa Anatoli Yevgenyevich Karpov
Ezizena Tolia’
Jaio 1951ko maiatzaren 23a
Errusia Zlatoust
(antzinako Sobietar Batasuna) (Errusia)

Anatoli Yevgenyevich Karpov (errusieraz: Анатолий Евгеньевич Карпов edo Anatolij Evgen’evič Karpov) (Zlatoust (antzinako Sobietar Batasuna), 1951ko maiatzaren 23a – ) errusiar xake jokalaria da, munduko txapelduna birritan izan delarik, lehenbiziko aldiz 19751985 artean, bigarrengoz 19931999 artean. Gehienbat Gari Kasparov xakelariarekin izandako norgehiagoka edo lehia biziarengatik oroitua da. FIDEren (Fédération Internationale des Échecs) zerrendan, 152. postuan dago (2009ko irailean) eta 35.ean Errusian. Lortu duen elo sailkapen hoberena 2780 da, 1994ko uztailean lortu zuena. Karpovek hiru alditan irabazi zuen SESBeko xake txapelketa, 1976, 1983 eta 1988an, azken honetan lehen postua Gari Kasparovekin partekatu zuelarik.

Biografia

Anatoli 1951ko maiatzaren 23an jaio zen garaiko SESB zen Zlatoust hirian. Gerra ondorengo inguruko milioika langile bezala, Karpov sendia pobrea zen. Lau urte besterik ez zituenean, aitak Toliari xakean jolas egiten erakutsi zion. Baina, Capablanca edo Resheskyren gurasoak ez bezala, Anatoliren aitak bien arteko partida guztiak irabazi ohi zituen.

« Negar egitear nengoen eta zotinka hasiko nintzatekeen nire aitaren hitzegatik ez balitz izan: Biotako batek galdu bhear du eta, negarrez hasten bazara, ez dut sekula zurekin jolastuko[1]  »

Aitaren hitz gogorrak ez ziren alferrikakoak izan eta mutikoak etxean ikasten jarraitu zuen 7 urterekin aitaren lantegiko kirol kluban, xake arloan, sartu zen arte. Bere bizilaguna zen Sacha Kolishkin izan zen han sartu zuena eta, era berean, bizitza osoan zaletasuna izango zuenean sartu zuen: filatelian[2].

« Hasieran denborapasa bat izan zen… Pixkanaka, zigiluetan erreperatu nuen, sinbologian… Estatuaren historian zaletu nintzen, SESB eta, batez ere, Errusiaren historian. Behin, 1913ko Romanov sendiaren hirugarren mendeurreneko zigiluak eskuratu nituen. Luzezkak ziren, tsarren erretratuak eta jauregien margolanak. Interes handia piztu zidaten.[3]  »

Di-da batean igo zen Anatoli gaztea eta, 11 urterako, Maisu hautagai egin zuten. Hamabi urterekin, Mikhail Botvinniken eskola ospetsuan hartu zuten, baina maisuak ez zuen oso ondo baloratu:

« Idearik ez dauka. Mutil honek ez du inongo etorkizunik xakean[4]  »

Karpovek asko ikasi zuela eskola hartan onartu zuen gerora, xake liburuetan murgiltzea eta teorian sakontzea eskatu baitzion. 1966an, 15 urte zituenean, maisu nazional bihurtu zen, SESBeko gazteena, 1969an, munduko gazte txapelketa irabazi zuelarik. 1969an Nazioarteko Maisu egin zuten eta, hurrengo urtean, Nazioarteko Maisu Handi.

Hurrengo urteetan egoera finkatzen joan zen eta, 1973an, bigarren izan zen SESBen egindako txapelketan eta lehena Leningradon egindakoan, horrela, lehiakideen partidetan sartzeko aukera lortu zuelarik. Final-laurdenetan Lev Polugayevski garaitu ondoren, mundu txapeldu ohia zen Borís Spaskirekin lehiatu behar izan zuen eta erabateko porrota eragin zion hari: 4-1. Finalean, berriz, Víktor Korchnói garaitu zuen 12,5-11,5.

Garaipen honek mundialean Bobby Fischerren aurka lehiatzeko aukera eman zion, baina estatubatuarrak ez zuen titulua defendatu nahi izan eta, 1975ean, inongo partidarik jokatu gabe, munduko txapeldun izan zen. Bere nagusitasuna benetakoa zela eta ez itxurazkoa frogatu behar izan zuen, baina lasai asko egin zuen hori 1978an, Baguion eta 1981n Meranon Víktor Korchnóiren aurka, 6-5 eta 6-2

Gari Kasparov eta Anatoli Karpov 1985ean

Hori gutxi balitz, torneo ugari irabazi zuen lider eztabaidaezin izan zen Gari Kasparov agertu arte. Lehia gogorra piztuko zen bi jokalarien artean hurrengo hamarkadan.

1984an, Karpovek titulua defendatu behar izan zuen Kasparoven aurrean. Karpov 5-0 irabazten joan ondoren, aspirantea 5-3raino hurbildu zitzaion eta, 5 hilabeteko lehiaren ondoren, bertan behera utzi zuten. 1985era arte izan zen txapeldun, azkenean, Kasparoven aurrean erori zelarik[5].

Handik aurrera 3 alditan galdu zuen:

1993an, berriro eskuratu zuen titulua Jan Timmanen aurkako partidan, Jakartan. Munduko Xake Txapelketa banatuta zegoen, jada, eta Kasparov Nazioarteko Federaziotik aldenduta zegoen. Ofizialtasunak zalantzan, titulu berria ez zen 1985ean lortuakoarekin parekatzen eta Kasparoven eskuetan mantentzen zen hura. Hala ere, berriro lehiatu zen 1998an Viswanathan Ananden aurka.

Garai horretakoa da Karpoven arrakasta handienetakoa, Linaresen 1994an, 2,5 puntuko diferentziaz gainditu baitzituen bigarren geratu ziren Kasparov eta Shírov. 11/13 emaitza 2685 elo sailkapenean historian izan den gogorrenetakoa da, AEBtako 19631964 txapelketako Fischerren 11/11ren ondoren.

1994 eta 1998ko aktuazioak maila handikoak izan baziren ere, handik aurrera, jokatzen jarraitu zuen, baina ez zuen lehengo maila mantendu. Azkenean, iritzi ezberdinak zirela-eta, FIDEko titulua defendatzeari uko egin zion eta klasifikapen ofizileko lehen postuak alboratzen joan zen. Aldiz, bere mailan jarraitzen du xake azkarreko torneotan eta maiz hartzen du parte horrelako lehietan.

Beste lan batzuk

  • Diputatu Errusiako Legebiltzarrean.
  • Lehendakari Bakerako Nazioarteko Fondoan.
  • Lehendakari Txernobyleko kaltetuei laguntzeko batzordean.

Gaurkoan FIDEko lehendakaritzako hautagai izendatzekotan ibili da eta lehen arerio izan zuen Gari Kasparoven eta beste federazio batzuen laguntza du horretan, baina ez du Errusiako Xake Federazioa aldeko, oraingo lehendakaria den Kirsan Ilyumzhinovek jarraitzea nahi baitute haiek[6].

Irudiak

Anatoli Karpov 1967an

Anatoli eta bere emaztea Natalia
Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Anatoli Karpov

Erreferentziak

Kanpo loturak

 

Aurrekoa
Bobby Fischer
Munduko Xake Txapelduna
19751985
Ondorengoa
Gari Kasparov

 

Aurrekoa
Gari Kasparov
Munduko Xake Txapelduna
19931999
Ondorengoa
Alexander Khalifman
Munduko Xake Txapeldunak
xakea
Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif