2012-PAULA SESMA- Gabon-gau

Gabon-gaua
Olentzero Hendaia 2006.JPG

Olentzero

Data abenduaren 24a
Lekua Kristau festa da. Kristautasun osoak ospatzen du

Gabon-gaua abenduaren 24tik eguberri edo abenduaren 25era luzatzen den gaua da. Katolizismoan edo beste erlijio kristau zenbaitetan Jesus Nazaretekoaren jaiotza ospatzen da. Egun, hasierako ospakizunaren esanahia gainditu eta, erlijio kutsurik gabe, familia giroan oturuntza baten inguruan ospatu ohi den gaua da. Ohikoa izan ohi da familiarteko afaria egitea eta, hainbat herrialdeetan, protestanteetan batez ere, oparien hartu emana burutu ohi da. Gaur egun, jada, izaera kulturaleko festa kontsideratzen da, familia ateo ugarik ere ospatzen baitute. Jehovaren Lekukoek ohitura paganoa dela diote eta ez dute ospatzen.

Noche Buena

Herrialde ezberdinetako ospakizunak

Euskal Herrian, Kixmiren jaiotza eta Olentzeroren jatorria euskal mitologiako kondaira garrantzitsuenetako bat da. Bertan jentilek, Kixmi eta Olentzerok parte hartzen dute. Kondaira honek Olentzeroren jatorria azaltzen digu, bai eta euskal paganismoaren amaieraren hasiera eta kristautasunaren etorreraren berri eman ere. Tradizio batzuetan, bizirik iraun duen azken jentila da, basajaunekin eta basandererekin batera. Gaur egun, abenduaren 24ko gauean ospatu ohi da Olentzeroren etorrera; hala ere, Otsagabian abenduaren 27an ospatzen da.

Azken hamarkada hauetan, beste herrialde batzuetan Bizarzuriri eta Hiru Erregeei eman zaien egitekoa hartu du Olentzerok Euskal Herrian: umeei Eguberriko opariak banatzea, alegia. Leku batzuetan, abenduaren 24a baino lehen, Olentzero haurren gutunak jasotzen hasi da, Hiru Erregeek egiten duten bezalaxe. Olentzero pipa-erretzailea, abarkaduna eta jale eta edale porrokatua, ez dator bat eguberrietako atzerritar pertsonaien txintxo itxurarekin, eta dendari batzuek Olentzero abstemio eta dotoreagoak jarri dituzte, Mendebaldean nagusitu diren kanonei jarraituz. Toki askotan, oraindik ere lastoz edo kartoiz egindako panpina etxez etxe eramaten da, diru eskean.

recetas-faciles-para-nochebuena-1.jpg

Beste herri batzuetako ohiturak

Mexikon Jesusen jaiotza irudikatzen duten antzezlanak egin ohi dituzte, zenbaitetan, ukitu komikoaz lepo, guneko egoera politikoa kritikatuz. Era berean, leku askotan dute prozesioak egiteko ohitura, Maria eta Josef letaniak abestuz, errosarioa errezatu eta gozo-eltzeak edo piñatak hautsiz. Festan ez da pontxe eta kruxpeterik faltatuko eta fruta eta zukuz eginiko gabonsariak banatzen dira, jaia ordu txikitan bukatuko delarik.

Paraguayn, jaiotza jarri ohi dute Eguberriak baino lehenago eta Gabon-gauan janari hotzak hartzen dituzten familian. Jaiotzaren zain dauden bitartean, petardoak eztandarazten dituzte.

Venezuela, Kolonbia, Ekuador, Bolivia eta Perun, egun batzuk lehenago Jaiotza prestatzeko ohitura dago, Josef, Maria, Errege Magoak, animaliak, artzainak, landareak, koloretako argiak eta abar jarriz. Era berean, borla, gilnalda, koloretako argi eta abarrez hornitutako zuhaitza ere jarri ohi dute eta bere oinean opariak uzten dituzte. Abenduaren 24an, indioilarra, sagar purea, entsalada, ogi gozoa, txokolate beroa eta xanpainaz osaturiko afari bat egiten dute familiarekin. Familia katolikoak gaueko hamaiketan izan ohi den meza berezira joaten dira, oilar-meza edo gauerdiko mezara. Gauerdian, Jesusen jaiotza burutuko da, gabon-kantak abestu eta opariak banatu. Kalean su artifizialak botatzen dira, algara eta zalapartaz osaturiko giroan. Hurrengo egunean, abenduaren 25ean, familiak etxeetan elkartzen dira.

Puerto Ricon familia eta lagunak ospakizunerako elkartzen dira, parranda abestiak kantatu eta janari tradizionalak partekatuz, arroza, txerrikumea eta pastelak. Batzuetan, festak, egunsentira arte iraungo du. Aldiz, Eguberri egunean, jendea deskantsatzen geratu ohi da, gabon-gauean egindako parrandarengatik, eta ondoren, gauerdian oilar-mezara joango dira. Jendea elizara joan ohi da eta umeak artzainez eta Jaiotzako pertsonaia alegorikoz jantzita joaten dira: Ama Birjina, Josef Nazaretekoa, Errege Magoak, etb.

Dominikar Errepublikan, seme-alabak gurasoen eta aitona-amonen etxera joaten dira eta bertan, oilaskoa labean, txerri errea paldoan, errusiar entsaladilla, sagarrez, txermenez eta intxaurrez eginiko pastelak, lasagna eta hainbat janari tipiko afaldu ohi dituzte, ardoz, gabonetako gozokiez eta garagardoz lagunduta. Afal ostean etxez etxe joan ohi dira adiskide zaharrak bisitatzera, opari eta gabon-kantak partekatuz. Etxeetan, argiz apainduriko zuhaitzak jarri ohi dituzte, baina ez etxeak bakarrik, hiri eta herritxoetako kaleak ere argiz dekoratzen dituzte eta antzerki-lanak antzezten dira. Parkeetan Jaiotza birsortzen dute artzain, Errege Mago eta hainbat pertsonaia esanguratsuren paperak burutzen dituzten aktore bidez.

Venezuelan, abenduaren 23 edo 24an pastel berezi bat egiten da Gabon-gauko afaria egin ahal izateko, Eguberriko Lorea deitzen diote toki askotan eta ondorengo osagaiak ditu: “hallaca”, urdaiazpikozko ogia, txerri indioilarra, urdaiazpiko lisatua eta ardoa edo kremazko pontxea; mahaia, gazta ezberdinez, hurrez, intxaurrez, turroiez, gailetaz eta hainbat gozokiz adornatzen da.

Ikus, gainera

 

Landereñohttps://i2.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif