2012-OSKAR ERAUSKIN-Fernando Díaz-Plaja

 
Datu pertsonalak
Izen osoa Fernando Díaz-Plaja Contestí
Jaio 1918ko apirilaren 24a
Bartzelona (Katalunia)
Hil 2012ko urriaren 31
Montevideo (Uruguay)

Fernando Díaz-Plaja (Bartzelona (Katalunia), 1918ko apirilaren 24aMontevideo (Uruguay), 2012ko urriaren 31) katalan historiagile, saiakeragile eta narratzailea da. Guillermo Díaz-Plaja eta Aurora Díaz-Plajaren anaia izan zen eta María José Díaz-Plaja eta Guillermo Díaz-Plaja (semea)ren osaba ere bai.

Biografia

Filosofia eta Letratan lizentziatu zen Bartzelona eta Valentziako unibertsitateetan eta, 1945ean, Historian doktoratu zen Madrilen.

Urte pare batean, 1943 eta 1945 artean, irakasle laguntzaile izan zen Bartzelonako unibertsitatean eta 1948 eta 1949artean, berriz, gaztelaniako irakurle Milanen. 1949tik a 1967ra beste unibertsitate batzuetan izan zen Espaniako Literaturaren irakurle: Bari, Heidelberg, Stanford, Kalifornia, Pensilvania, Tejas, Puerto Rico, Rio de Janeiro eta Graz.

Bidaiari nekaezina, 100 herrialde baino gehiago ezagutzen zituen eta 3 aldiz eman zion bira munduari. Bereaz gain, 6 hizkuntza hitz egiteko gai zen: katalana, italiera, frantsesa, alemaniera, ingelesa eta portugesa[1].

Ohiko kolaboratzaile izan zen hainbat egunkarietan: Madrilgo ABC eta Bartzelonako La Vanguardia[2]. 150 titulu baino gehiago idatzi zuen, haietako asko ingelesez, alemanez, frantsesez edo italieraz. Gehienbat bidaia liburuak izan dira, entseguak edo historia dibulgazio lanak, beti umore puntu batekin eta, haietako asko, telebista gidoi izango ziren gero.

Haydée Carrorekin ezkondo zen eta 2 alaba izan zituzten.

2002an, Punta del Estera joan zen bizitzera, Uruguayn eta hantxe bizi zen 94 urte zituenean heriotza iritsi zitzaion arte[3].

Lanak

Espainiako Historiaren Akademiako kide eta saiakera lan askoren egilea da:

  • Teresa Cabarrús (1943)
  • Historia Universal de la Cultura (1946)
  • La vida española en el siglo XIX (Afrodisio Aguado, 1952)
  • La vida norteamericana (Escelicer, 1955)
  • Guzmán el Malo (Plaza & Janés, 1963)
  • El amor en las letras españolas (Editora Nacional, 1963)
  • El español y los siete pecados capitales (1966)
  • Los siete pecados capitales en U.S.A. (Círculo de Lectores, 1968)
  • Antecedentes de la guerra española en sus documentos (1900-1923) (Plaza & Janés, 1969)
  • El italiano y los siete pecados capitales (Círculo de Lectores, 1970)
  • Cuentos crueles (1971)
  • La sociedad española (Plaza & Janés, 1972)
  • La Europa de Lenin (Plaza & Janés, 1972)
  • Ensayos mediterráneos (Sala Editorial, 1972)
  • Francófilos y germanófilos (Dopesa, 1973)
  • Manual del imperfecto viajero (Plaza & Janés, 1975)
  • La otra historia de España (Círculo de Lectores, 1975)
  • Un corresponsal en la guerra de Troya (1975)
  • Mis pecados capitales (Plaza & Janés, 1975)
  • Mil ochocientos ochenta y ocho (Editora Nacional, 1976)
  • El desfile de la victoria (Argos Vergara, 1976)
  • La Biblia contada a los mayores (Plaza & Janés, 1977)
  • Y Europa resucitó (Plaza & Janés, 1978)
  • El libro de las manos (Plaza & Janés, 1980)
  • El francés y los siete pecados capitales (Alianza Editorial, 1980)
  • Los castillos de España y sus fantasmas (Círculo de Lectores, 1981)
  • El casado imperfecto (Círculo de Lectores, 1981)
  • El libro de los ojos (Debate, 1981)
  • Viajes por la Europa roja (Bruguera, 1981)
  • Apuntes para una historia del juguete (Bruguera, 1984)
  • Miguel, el español de París (El Observatorio, 1985)
  • El abate Marchena: su vida, su tiempo, su obra (Diputación Provincial de León y Universidad de León, 1986)
  • Las Españas de Goya (Planeta, 1989)
  • Ilustres presos españoles (Temas de Hoy, 1991)
  • Francia 1789 – España 1936. Dos revoluciones y paralelo (Rialp, 1991)
  • El español y su automóvil (DGT, 1991)
  • Un río demasiado ancho (Grupo Libro, 1992)
  • Fernando VII: el más querido y el más odiado de los reyes españoles (Planeta, 1992)
  • El servicio doméstico en España (desde la esclava a la empleada de hogar) (1992)
  • La vida cotidiana en la España romántica (EDAF, 1993)
  • Madame du Barry (Planeta, 1993)
  • [Mata-Hari (Planeta, 1994)
  • La guerra de la Independencia (Planeta, 1994)
  • El arte de envejecer (Nobel Ediciones, 1995)
  • La vida cotidiana en la España medieval (EDAF, 1995)
  • Manual de cortesía y convivencia (Nobel Ediciones, 1996)
  • A la sombra de la guillotina (Planeta, 1996)
  • Arte y oficio de hablar: una pasión española (Nobel Ediciones, 1996)
  • Vida cotidiana en la España de la inquisición (EDAF, 1996)
  • Anecdotario de la guerra civil española (Plaza & Janés, 1996)
  • Anecdotario de la España franquista (Plaza & Janés, 1997)
  • Grandes procesos de la guerra civil española (Plaza & Janés, 1997)
  • La España de la Ilustración (EDAF, 1997)
  • Wenceslao Fernández Flórez. El conservador subversivo (Fundación Pedro Barrié de la Maza, Conde de Fenosa]], 1998)
  • La vida y época de Felipe III (Planeta, 1998)
  • El afrancesado (Martínez Roca, 1998)
  • George Sand y Frederic Chopin (Plaza & Janés, 1999)
  • La vida cotidiana en la España de la Ilustración (EDAF, 1999)
  • Todos perdimos. Recuerdos de la guerra incivil (Maeve, 1999) Memorias
  • La saga de los Maura (Nihil Obstat Ediciones, 2000)
  • El Don Juan español (Encuentro, 2000)
  • Pasión en el aula (Harlequin, 2000)
  • Shakespeare y los siete pecados capitales (Alianza, 2001)
  • Madrid desde casi el cielo (La Librería, 2002)
  • La aventura de Jorge (Ediciones de la Plaza, 2003)
  • Catalina la Grande. Emperatriz de todas las Rusias (Planeta, 2004)
  • El tango y los cuernos (El Galeón, 2007)
  • El uruguayo y los siete pecados capitales (El Galeón, 2008)

Erreferentziak

Kanpo loturak


Landereñohttps://i1.wp.com/ticmates.wikispaces.com/file/view/profesora.gif/135367919/profesora.gif