2012-HARRITXU MUXIKA-Scarlett Johansson

Scarlett Johansson
Scarlett Johansson
DATU PERTSONALAK
Izen osoa Scarlett I. Johansson
Jaio 1984ko azaroaren 22a (27 urte)
New York (Ameriketako Estatu BatuakAmeriketako Estatu Batuak)
Lan nabarmenenak Lost in translation
IMDB IMDBko fitxa

Scarlett I. Johansson (New York1984ko azaroaren 22a – ) zinemako aktore, modelo eta abeslari estatubatuarrada eta Danimarkako herritartasuna ere badu. The Horse Whisperer filmak eman zion ospea eta kritikoek asko goraipatu zuten Ghost World pelikulan egindako lana. BAFTA sari bat ere bereganatu zuen eta Urrezko Globo sarietarakoizendatu zuten Lost in Traslation eta Girl with a Pearl Earring egindako lanagatik.

2008ko maiatzaren 20an, bakarlari izan zen bere lehen lan musikalean, Anywhere I Lay My HeadTom Waits maixuaren hainbat abesti bertsionatu zituelarik[1].

Biografia

Scarlett Johansson

Scarlett Ingrid Johansson 1984ko azaroaren 22an jaio zen Manhattanen jaio zen. Scarletten aita Karsten Johanson Danimarkako arkitektoa da eta ama, berriz, poloniar jatorriko Melanie Sloan film ekoizlea. Aitaren aldeko aitona, Ejner Johansson, gidoilaria eta film zuzendaria izan zen.

Johanssonek herritartasun bikoitza dauka, estatubatuarra eta daniarra. Gurasoek Danimarkan ezagutu zuten elkar, ama amona Dorothyrekin bizi zenean. Amona hau liburuzaina eta irakaslea zen[2]. Scarlettek ahizpa zaharrago bat du, Vanessa, eta anaia bikia, Adrian, biak aktoreak. Anaiaorde bat ere badu, Christian, bere aitaren bigarren ezkontzaren ondorio[3].

Txiki-txikitatik prestatzen aritu zen aktore izateko eta Manhattaneko Professional´s Children School hasi zituen bere ikasketak, ondoren Lee Strasberg Theatre Institute ospetsuan jarraitu zuelarik. Telebistako iragarkien castingetara hainbat alditan aurkeztu ondoren, 8 urterekin teatroan debuta egin zuen. Handik aurrera, filmetan parte hartzeko paperak iristen hasi ziren, 1996anManny & Lo filman, bere lehenengo paper nagusia eman zioten arte.

Harrezkero, filmetan antzezten jarraitu zuen, baina ez zen oso ospetsua. Alabaina, 2003anGirl with a Pearl Earringfilman parte hartu zuen paper nagusian. Urte honetan ere, Scarlettek 4 Oscar izendapen jaso zituen Lost in translationfilmean antzezteagatik. Arrakasta horiek ez ezik, beste batzuk lortu ditu, esate baterako, Match Point filman antzezteagatik, Urrezko Globo sarietara izendatu zuten emakumezko bigarren aktorerik onenaren kategorian.

Ezkontza

Scarlett Johansson 2003an

2008ko maiatzean, Scarlettek Ryan Reynoldsekin zuen konpromisoa jakinarazi zuen New Yorkeko Arte Museo Metropolitanon. 2007ko otsailaz gero bikotea harremanetan zebilen eta, 2008ko urriaren 28an, bere ezkontzaren berri eman zuten People aldizkarian. Aldizkari berak argitaratu zuen 2010eko abenduaren 14an bikotekideek ezkontza bertan behera uzten zutela ere[4].

Karrera

Scarlett Johansson 2007an

Scarlett Johansson eta The Avengers-eko kideak 2010ean

Esan bezala, txiki-txikitatik jaso zuen aktore izateko prestakuntza eta, telebistako iragarkien castingetara hainbat alditan aurkeztu ondoren, 8 urte zituen teatroan debuta egin zuenean. Handik aurrera, filmetan parte hartzeko paperak iristen hasi zitzaizkion, 1996an, Lisa Kruegerren Manny & Lo filman Amanda izateko aukera, bere lehenengo paper nagusia, eskaini zioten arte.

Scarlett ez zen sekula, Hollywoodeko gainontzeko haur prodigioen antzeko haur izarra izan. Hasierako paper garrantzitsuenetako bat Kate Armstrongena izan zen, Sean Conneryren alaba izan zelarik Arne Glimcherren The Street Lawyerren akzio eta suspentsezko filmean, baina ez zuen arrakasta handirik izan.

Zineman jarraitu zuen arren, 4 urte geroago arte ez zuen paper egokirik lortu, Robert Redforden eskutik, honek Grace MacLean haurra izateko aukera eman zionean The Horse Whisperer filman. Garai horretan atera zen Scarlett nerabezarotik eta aktore helduen paperak iristen hasiko zitzaizkion handik aurrera.

2001eanCoen anaien The Man Who Wasn’t There filman egin zuen Birdy, protagonistaren (Billy Bob Thornton) lagun pianojolea. Urte berean, Ghost World egin zuen Thora Birch eta Steve Buscemikin batera, arrakasta handia izan zuen komedia-drama. Horrela esan zuen Scarlettek:

« Scarlettek bere pertsonaiari buruz esann zuen: ” Rebbeca adimen handiko neska da eta besteengandik desberdina (…) Ez da ohiko nerabe film horietako bat[5]  »

2003a izan zen Scarletten urte borobila, nazioartean oihartzuna izan zuelako eta komunikabideetan benetako errekonozimendua jasotzen hasi zelako. Tracy Chavalierren Girl with a Pearl Earring eleberrian oinarritutako Peter Webberren filman Johannes Vermeerrek margotutako koadroa erakutsi ziguten eta Griet antzeztu zuen artistak, kritikaren ustez lan bikaina.

Ospe handia hartuta bazuen, jada, Sofia Coppolaren Lost in translation egin zuenean, Charlotten paperak berriro deitu zuen kritikaren arreta. Bill Murrayrekin batera egin zuen film independente honek 4 izendapen jaso zituen Oscar sarietan.

Laudorio ez gutxi berriro ere Woody Allenen Match Point filman, Nola Rice ederraren paperean. 2006ko Urrezko Globo sarietarako izendapena jaso zuen, Rachel Weiszek eraman bazuen ere (Fernando Meirellessen Lorezain leialaen egindako Tessa Quayle paperagatik)

2006anJames Ellroyren eleberriaren adaptazioa den Brian de Palmaren The Black Dahlia filman egin zuen lan eta berriro hartu du parte Woody Allenen beste 2 filmetan: Scoop eta Vicky Cristina Barcelona.

Hortik aurrera, eten gabe aritu da lanean, bai zineman eta baita iragarkietako modelo bezala ere.

Era berean, aipatzekoa da, Johansson Bushen aukari ziren aktore taldeko kide izan zela, Susan SarandonTim Robbins,Sean PennRichard GereAngelina JolieGeorge ClooneyCharlize TheronRachel WeiszWoody HarrelsonTommy Lee JonesMarisa TomeiDiane Kruger edo Cameron Díaz bezala.

Antzerkia

Scarlett Johansson eta Michael Caine2008an Nobel Sarietarako kontzertuan

Johansson Sophistry antzez lanean agertu zen lehenengoz Broadwaytik kanpo.

2009an, egin zuen debuta Broadwayn, New Yorkeko Cort Antzokian. Arthur Millerrek idatzitako eta Gregory Mosherrek zuzendutako A View from the Bridge drama eskaini zuen. 2010eko ekainean, aktore hoberenari eskainitako Tony Saria jasoko zuen lan honengatik[6].

Musika

Scarlett Johansson 2009an

2005eanAndrew Lloyd Webberen The Sound of Music musikalerako hartu zuten kontuan, azkenean Mariaren papera Connie Fisherrek egingo bazuen ere.

2006anHollywoodeko aktoreek grabatutako abesti bilduma baterako, George Gershwinen Summertime abestia grabatu zuen

2007an, berriz, The Jesus and Mary Chain taldearekin batera aurkeztu zen Indion (Kalifornia) egingo zen Coachella jaialdira. Just Like Honey izan zen abestia [7].

2008ko maiatzaren 20an atera zuen bere lehen diska, Anywhere I Lay My HeadTom Waitsen 10 abestiren bertsioak eta bat berea[8]. Harrera ezberdinak izan zituen albumak: NME25en ustez, 2008ko albumik hoberena izan zen eta Billboard Top Heatseekersentzat lehena izan zen. Billboard 200entzat, berriz, 126.a izan zen.

2009anJeff Buckley handiaren Last Goodbye abestia grabatu zuen He’s Just Not That Into You filmaren soinu bandarentzako[9]. Urte berean, Break Up albuma atera zuen Pete Yornekin batera, Serge Gainsbourg eta Brigitte Bardotek egin zituzten duetoetan inspiratuta [10]. Billboard 200ean 41.a geratu zen albuma eta Erresuma Batuan, berriz, 160.a.

2010ean, Steel Train bandak Terrible Thrills Vol. 1 argitaratu zuen, emakume artistek bere taldearen abestiak bertsionatzen dituztelarik. Johanssonek lehena abestu zuen, Bullet.

2011n, berriz, One Whole Hour grabatu zuen Wretches And Jabberers film dokumentalarentzako.

Filmografia

URTEA FILMAREN IZENBURUA ZUZENDARIA ANTZEZTEN DUEN PERTSONAIA
2012 Under the Skin Jonathan Glazer Isserley
2012 The Avengers Joss Whedon Natasha Romanoff / Black Widow
2011 We Bought a Zoo Cameron Crowe Kelly
2010 Iron Man 2 Jon Favreau Natasha Romanoff / Black Widow
2009 He’s Just Not That Into You Ken Kwapis Anna
2008 Vicky Cristina Barcelona Woody Allen Cristina
2008 Gomorra Matteo Garrone Bera
2008 The Prestige Justin Chadwick Olivia Wenscombe
2008 The Other Boleyn Girl Christopher Nolan Mary Boleyn
2007 The Nanny Diaries Shari Springer Berman eta Robert Pulcini Annie Braddock
2006 The Prestige Christopher Nolan Olivia Wenscombe
2006 The Black Dahlia Brian De Palma Kay Lake
2006 Scoop Woody Allen Sondra Pransky
2005 The Island Michael Bay Jordan Two Delta/Sarah Jordan
2005 Match Point Woody Allen Nola Rice
2004 In Good Company Paul Weitz Alex Foreman
2004 The SpongeBob SquarePants Movie Stephen Hillenburg Mindy (ahotsa)
2004 A Good Woman Mike Barker Meg Windermere
2004 A Love Song for Bobby Long Shainee Gabel Pursy Will
2004 The Perfect Score Brian Robbins Francesca Curtis
2003 Girl with a Pearl Earring Peter Webber Griet
2003 Lost in translation Sofia Coppola Charlotte
2002 Eight Legged Freaks Ellory Elkayem Ashley Parker
2001 An American Rhapsody Éva Gárdos Suzanne Sandor
2001 Ghost world Terry Zwigoff Rebecca
2001 The Man Who Wasn’t There Joel Coen eta Ethan Coen Rachael ‘Birdy’ Abundas
1999 My Brother the Pig Erik Fleming Kathy Caldwell
1998 The Horse Whisperer Robert Redford Grace MacLean
1997 Home Alone 3 Raja Gosnell Molly Pruitt
1997 Fall Eric Schaeffer Neska txikia
1996 Manny & Lo Lisa Krueger Amanda
1996 If Lucy Fell Eric Schaeffer Emily
1995 Just Cause Arne Glimcher Kate Armstrong
1994 North Rob Reiner Laura Nelson

Kanpo loturak

Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Scarlett Johansson
Landereño