2011-OIHANA ALDASORO-El Gran Wyoming

El Gran Wyoming
El Gran Wyoming
Datu pertsonalak
Izen osoa José Miguel Monzón Navarro
Ezizena Gran Wyoming, Wyoming edo Guayo
Jaio 1955eko maiatzaren 15a
Espainia Madril (Espainia)
colspan=”3″ style=”text-align: center; border-top: 1px solid #7d7d7d;” | IMDBko fitxa

El Gran Wyoming, jaiotzez, José Miguel Monzón Navarro (1955eko maiatzaren 15a, Madril) espainiar sendagile, aktore, zuzendari, idazle, musikari eta telebistako aurkezlea da. Gran Wyoming, Wyoming edo Guayo ere deitu izan zaio. Sari ugari jaso du, besteak beste, Ondas Saria 2009an, Urrezko TPa 2006an, Urrezko Mikrofonoa 2008an edo ATV Sariak hainbat urtetan.

Biografia

José Miguel Monzón Navarro Madrilen jaio zen 1955eko maiatzaren 15ean, aragoiar jatorriko farmazeutiko familia batean. Medikuntzan lizentziatu zen eta Buitrago del Lozoyan egon zen lanean; baita Madrilgo Jiménez Díaz Fundazioan ere. Hala ere, medikuntza alboratu eta ikuskizunaren munduan murgildu zen.

Hasiera batean, Paracelso bandako kide izan zen eta gero ikuskizun komiko-musikalak egin zituen, beti Ángel Muñoz Alonso, Maestro Reverendo pianojolearekin batera.

Telebista programa ugari aurkeztu du, José María Fraguasen Silencio se juega (1981), La noche se mueve (1992) edo Fernando Truebak zuzenduriko El peor programa de la semana (1993). TVEk Quim Monzó idazle kataluniarrari elkarrizketa egin behar zion egun berean eten zion azken programa hau. Elkarrizketa egin gabe geratu bazen ere, askoren ustez, programa zuzenean zen eta errege familiaren aurkako txiste eta irainak egingo ote zituzten beldur izan zirelako eman zen haustura.

1996an, Wyoming telebistara itzuli zen, oraingoan, Telecincoren eskutik, Caiga quien caiga programa argentinarraren bertsio espainiarra egiteko xedean. 7 denboraldien zehar, katearen programa arrakastatsuenetako bat izan zen, eta 30 bat sari eskuratu zituen, Ondas edo Urrezko TPa tarteko. Politikoenganako satira zorrotza egin zuen orokorrean eta José María Aznarren gobernuarena bereziki. Telecincok errentagarritasun ekonomiko eskasaren aitzakia jarri bazuen ere, Wyomingen ustez, hau izan zen programa galtzeko benetako arrazoia.

Joera progresistakoa, El Gran Wyoming Alderdi Popularraren aurkako manifestaldiak sustatzen aritu zen honen bigarren legegintzaldian.

2004an, programa berria estreinatu zuen Televisión Españolan, La azotea de Wyoming, baina ez zuen arrakastarik izan. Ordu aldaketa ezberdinak probatu zituzten, baina ez zuen ikuslegoa ugaritzerik lortu eta TVEk erretiratu egin zuen.

2007ko maiatzean, bere lehen lan dokumentala aurkeztu zuen La Sextan, El Severo me duele, Leganesko Severo Ochoa ospitalean egon zitezkeen irregulartasunak salatuz.

2006az geroztik, Público egunkarian zutabegile izateaz gain, El intermedio programa aurkezten du eguneroko bizitza publikoari berehalako komentario satirikoak egiten dizkiolarik.

Ika-mikak

2009ko urtarrilean, Xavier Horcajok Intereconomíako Más se perdió en Cuba programan, El intermedio programaren beste aurkezlea den Beatriz Montañez iraindu zuen, kazetaritza baino gehiago “munduko lanbide zaharrenetako lana” burutzen zuela esanez. Honi erantzunez, El intermedioko ekipoak Wyoming grabatu zuen balizko bekadun bati errita eginez, programaren entsegua moztu zuela-eta, eta e-mailez bidali zuen Intereconomíara. Erabat sinestuta, emititu egin zuten bonbo handia emanez. Emisio honen kopia bat YouTuben zabaldu zen eta 250.000 aldiz ikusia izan zen asteburu horretan, Wyomingen aurkako kritika ugari piztuz. Otsailaren 2ra arte ez zuen Wyomingek muntaia izan zela aitortu eta Intereconomíaren zuzentasun eza salatzeko egin zutela adierazi zuten, egia zen ala ez konprobatu gabe argitaratzen zuelako.

2009ko abenduan, El Gran Wyomingek Hermann Tertsch kazetariaren demanda bat jaso zuen, El intermedion banatutako bideo-muntaia bat zela-eta. Handik egun gutxira, kazetari horrek erasoa jasan zuen Madrileko taberna batean. Prentsa kontserbadoreko hainbat esparrutan eta zenbait politikarik, Esperanza Aguirre tarteko, Wyomingekin erlazionatu zuten erasoaldia. Azkenean, argitu zen eta, urtarrilean, egilea atxilotu zuten, aurkezlearekin zerikusiak baztertu zituztelarik.

Telebista

Aktore lanean

  • La mujer de tu vida: La mujer fría (1990).
  • Los jinetes del alba (1990)
  • La mujer de tu vida 2: La mujer duende (1992).
  • Hermanos de leche (1995)
  • Vivancos 3 (2002)
  • Vientos de agua (2005)
  • La muerte de Fran Carceles (2008)

Aurkezle lanean

  • Silencio, se juega (1981).
  • Esto es lo que hay (1985).
  • En la cuerda floja (1985).
  • A media voz (1988-1989).
  • La noche se mueve (1992-1993).
  • El peor programa de la semana (1993-1994).
  • Caiga Quien Caiga (1996-2002).
  • El club de la comedia (2004).
  • La azotea de Wyoming (2005).
  • El intermedio (2006-presente).
  • Buenafuente (692. kapitulua, 2009), La Sextan.

Zuzendari lanean

  • Me estoy quitando (1999), Telecincon.
  • En la calle (2005), La Sextan
  • El Severo me duele (2006),La Sextan

Gidoilari lanean

La mujer de tu vida 2: La mujer duende (1992).

Zinea

Antzezle lanean

  • Torrente 4: Lethal Crisis (2011)
  • Isi Disi 2 Alto Voltaje (2006)
  • Isi/Disi. Amor a lo bestia (2004)
  • El oro de Moscú (2003)
  • Vivancos 3 o Vivancos III (Si gusta haremos las dos primeras) (2002)
  • El florido pensil (2002)
  • Buñuel y la mesa del rey Salomón (2001)
  • Manolito Gafotas en ¡Mola ser jefe! (2001)
  • Torrente 2: Misión en Marbella (2001)
  • Muertos de risa (1999)
  • Torrente, el brazo tonto de la ley (1998)
  • Un día bajo el sol (En dag til i solen) (1998)
  • Tengo una casa (1996)
  • El día de la Bestia (1995)
  • Los peores años de nuestra vida (1994)
  • Cómo ser infeliz y disfrutarlo (1994)
  • ¡Oh, cielos! (1994)
  • Pásala (1994)
  • La marrana (1992)
  • La reina anónima (1992)
  • Quiero que sea él (1991)
  • No hagas planes con Marga (1988)
  • Esa cosa con plumas (1988)
  • El juego más divertido (1988)
  • La vida alegre (1987)
  • Lulú de noche (1986)
  • Sé infiel y no mires con quién (1985)
  • Best Seller (1982)
  • Ópera prima (1980)

Gidoilari lanean

  • Quiero que sea él (1991)
  • Historias de la puta mili (1994)

Diskografia

  • Wyoming & Reverendo: Antologia 1975-2000, 18 Chulos (2000).
  • La perversión del lenguaje, Cosas que pasan, que no pasan y que deberían pasar(2009), El Chojin rap konpositoreak lagunduta.

Liburuak

  • Un vago, dos vagos, tres vagos (1990).
  • Te quiero personalmente (1993).
  • Las aventuras del mapache (1997).
  • Janos, el niño que soñaba despierto (2000).

Sariak

  • Ondas Sariak, 2009an, irabazle: El Intermedio.
  • ATV sariak:
  • 1998an, irabazle: Caiga Quien Caiga.
  • 2000n, irabazle: Caiga Quien Caiga.
  • 2001ean, irabazle: Caiga Quien Caiga.
  • 2002an, irabazle: Caiga Quien Caiga.
  • 2007an, nominatuta: El Intermedio.
  • 2009an, irabazle: El Intermedio.
  • Urrezko TPa, 2006an, izendatuta: El Intermedio.
  • Urrezko Mikrofonoa, 2008an, irabazle: El Intermedio.

Kanpo loturak

Landereño