2011-HISTORIA-1. ebaluazioa

Aupa, xente!
Saiatu naiz gaurko klasean Zientzia taldekoek izan duten kezka argitzen, baina ez dut oraindik erantzunik lortu. Bihar argituko dugu hori.
5. gaia sartu ala ez duda daukagunez (duda hori “periodoespezial” bat dagoelako da: irteera, ostegunean ez nago…, bestela, garbi izango nuke orain sartuko zela!) ezingo dizkizuet gai bakoitzean dagoenaren puntuazioa eman, baina hainbat pista mahai gainean dago, klaro.

Hementxe duzue eredua:

  • Ziurra izango da konstituzio bat eroriko dela eta hori galdera garestietako bat izango da. Gehienak 4. gaikoak dira, baina badago bat 3. gaian eta, horrela sartuko balitz, 5. gaian ere bai!
  • Eperen bat edo beste edo gehienak galdetuko ditut. Adibideak: Isabelen garaiko moderatuen epea, Hamarkada Doilorra, Errepublika garaia (Sartuko balitz), Amadeoren garaia (sartuko balitz)…
  • Puntu gehien izango dituen gaia, 4. gaia da. Hori dena ondo izanez gero, gutxi gora-behera, aprobatu egiten da.
  • Ez dut gerrarik galdetuko, ez behintzat xehetasunak edo faseak edo horrelakorik. Noiz izan ziren, zer adostu zuten, emaitza… hori bai.
  • Saiatuko naiz Euskal Herriari dagozkien gauzak galdetzen, baina ez hori bakarrik! Espainiakoak ere izango dira!
  • Itunak, Altxamenduak, Arrazoiak, Ondorioak… Hori bai!

Horixe da dena oraingoz! Ziurrenik bihar asko izango duzue galdetzeko, komentatzeko…

Bihar arte!
Landereño

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s