2010-ENE

Jakintzan, egunero zaindu nahi dugu euskara eta bere erabilera sustatzen ahalegintzen gara.

Alde horretatik, abenduaren 3a ez da guretzat egun berezia izango eta beti bezala arituko gara eguneroko lanean. Ostirala tokatu denez, nolabaiteko poza, hori bai, asteburua inguratu zaigulako eta ordulariari alde egiteko aukera izango dugulako.

Hala ere, ez dugu Euskararen Nazioarteko Eguna ahaztu, edozein aitzakia ona baita ospakizunak egiteko!

Badira saio batzuk, Psikologiako klaseak eten eta zerbait prestatzen hasi ginela. Hasieran, motel ibili ginen, lotsati, ideiarik gabe… Pixkanaka, animatzen joan ginen eta jende gehiago gurera ekartzen.

Denoi eman nahi dizkizuegu eskerrak, dantzara etorri zaretenoi eta musika txukuntzeko lana hartu duenari, aretoan saltoka ibili zaretenoi eta atsedenean inor muturrek hausteko arriskuan ez egoteko ahalegina egin duzuenoi, gure garrasiak aguantatu dituzuenoi edo, ordenagailuan programaren bat falta dela-eta, sokorro eman beharrean izan zaretenoi, soinketa galdu eta haserretu zen hari, bideoan itsusi agertzen ote den beldur den horri, txikiei eta handiei, klaseren bat oparitu zigunari, bideoa igotzen ahalegindu denari… eta Nikolasi.

Guretzako, pixka bat mucho izan da eta esker beroenak doaz hemendik.

Denon artean zaindu beharko dugu euskara eta pixka batek ASKO eragin dezake!



Landereño

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s