Randy Pausch jaio zen gaurkoan

Kaixo, koadrilla!

Hementxe nago… birusak zaintzen. Eta nire asteko Historia Batxi 2ko klaserik hoberena galdu dudala pentsatzen, ostiralekoa, lehenengo orduan den bakarra… Gaur egin gabe geratu zaizkidan lanak apuntatu behar ditut hemen, ea galera hori superatzen dudan! Bi gauza, behintzat, ezinbestekoak lirateke gaurkoan:

Gaurko efemerideak komentatu beharko genituzke, ea datak asmatzen dituzuen eta hori dena:

  • Karlos I.a Espainiakoa koroatu zutela esan beharko genueke, zuetako bat ari baita bere lana egiten eta bukatzeko gutxi baino gutxiago falta baitzaio.
  • Gauza bera egingo genuke Gummo Marxekin, lan hori ez, baina bai Zeppo anaiarena egiten ari baikara.
  • Napoleon eta Errusian izandako porrota, Boltxebikeak eta Lenin, Franco eta Hitler Hendaian, Airbagaren patentea, Futboleroen kontuak, Ortuellako desastrea, Txetxeniarren bahiketa Moskuko antzoki batean edo Ipodaren jaiotza komentatuko genituzkeen gainetik.
  • Eta… Randy Pausch jaio zela. Urtero esaten dut azken boladan eta ez nukeen aurten era aukera galdu nahi. Hementxe duzue informazioa eta hementxe bere hitzaldi famatuaren bideoa: Haurtzaroko ametsetara benetan iristen. Ni baino urtebete gaztegoa zen, informatiko irakaslea… 2007ko irailean eman zuen hitzaldi hau eta entzuleak, zuek bezalako ikasleak, txundituta geratu ziren hark zioenarekin. Interneten di-da batean zabaldu zen hura eta hizkuntza ezberdinetara itzultzen joan ziren. Liburu eder bat ere atera dute harekin… eta iazko Ordiziako festean hil zen. Nahiko nuke zuen jakin nahia piztea.

Bigarren gauza, nola ez, 8 egun besterik ez direla falta lana entregatzeko esatea da. Badakit badakizuela, baina… beldur pixkat ematen dit zuetako batzuon ausentziak…
 
Beno… ba horixe izango litzateke dena. Agian, klase pixkat ere emango genuke, Antzinako Erregimenetik Aro Garaikiderako pausoa komentatuko genuke, Fernando VII.a Desiratua Espainian zegoen garaia komentatuko genuke… Beno! baina hori egingo duzue ni gabe ere eta ez naiz horretan luzatuko.

Ondo segi, xalaus!

Landereño

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s