HISTORIA: 1. errekuperazioa maiatzean

Kaixo, jente! Hasi dira galderak…
Oihanek galdetzen du:

nik la granjako altxamendue zegatik gertau zan eztet oso ondo ulertzen egie
esan!

I. Gerra Karlista garaian eman zen. Maria Kristina liberalekin zegoen, absolutistek ez ziotelako kasu handirik egiten eta gerra galduko ote zuen beldur zen. Liberalek konstituzioa eskatzen zioten, baina bera ez zien kasurik egin. La Granjako Sarjentuen altxamenduaren ondoren, 1812ko konstituzioa jarri beharrean izan zen. Egun gutxi batzutan iraun zuen, berehala 1837ko konstituzioa egiten hasi baitziren!

Ulertu ote duzu orain? Bestela, galdetu, e?

Izak galdetzen du:

lo de hamarkada doilorra, san luisen ehun mila semeena, iraultza loriatsua, amadeo sartuko daaa?
ta desamortizaziona nun daaau??

Ba bai, sartuko da.

  • Hamarkada Doilorra, Hirurteko Liberalaren ondoren dator.
  • San Luisen Ehun Mila Semeak Hirurteko Liberalari bukaera ematera etorri ziren frantses tropak dira. Baita lortu ere. Ondoren Hamarkada Doilorra dator.
  • Amadeo Saboiakoa Isabel bidali ondoren jarri zuten erregea da. 1868an Seiurteko Demokratikoa hasi zen eta lehenengoz Amadeo egon bazen ere, bukaeran I. Errepublika izan zen. Seiurtekoaren ondoren, Alfontso XII.a etorri zen, Isabelen semea.
  • Desamortizazioak garrantzi handia izan zuten. Esku hilak, Eliza, Udalak eta abar desjabetu eta lurrak saldu egiten zituzten. Jabe gehiago izateko zela esan ohi zen, baina Mendizabalen Desamortizazioan ateratako etekinak I. Gerra Karlista irabazteko erabili ziren eta Madozenak, berriz, burdinbidea egiteko. 

Eta nik zera eransten dut: Oso galdera inportanteak izan dira egin dizkidazuen horiek, baina "hundido", oraingoz, ez. "Tokado", bai. Je, je…
Beno, jente! 21:00ak aldera begiratuko dut berriro, e?
Ondo segi!

Landereño

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s