HISTORIA: 2. ebaluazioko 1. zatia

Kaixo, Txelitos!

Hementxe naiz berriz ere! Azterketa bukatu dut eta bero-bero dauket. Bihar 8:00etan hasiko da eta beranduaxeago etorri nahi izanez gero, ez da arazorik egongo. Hori bai, 9:20etan kendu egingo dizuet, hurrengo klasea fresko-fresko hasi ahal izateko.

Gai guztietako galderak daude eta 5 puntu osatzen dira horrela. Aurrez esan bezala, beti sartuko ditut (edo ahaleginduko naiz sartzen):

  • Konstituzio bat (ez dago aukera handirik!)
  • Lege bat edo horrelako zerbait
  • Berrezarkuntza garaian Sistemaren oinarria edo Sistemaren Funtzionamendua
  • Garai guztietako zerbait.
  • Krisiak, Iraultzak, Oposizioak, Ondorioak…

0,25 puntu: 1 galdera
0,5 puntu: 5 galdera
0,75 puntu: 3 galdera

  • Denera 9 galdera eta 5 puntu.
  • Ebaluazio honetan 1 puntu atera zait Foruen inguruan, Konstituzioak 0,75 balio du eta Legedi kontuan beste 0,75 dago.

Galderarik baduzue, bertan utzi edo kirastorzara bidali, beti bezala. Arratsaldean pare bat aldiz konektatuko naiz eta iluntzean ere bai. Zorte on!

Landereño

6 thoughts on “HISTORIA: 2. ebaluazioko 1. zatia

  1. Yuju! 8.4.3 EUSKAL PROBINTZIETAKO FORUEN ERREFORMAVeamos… Aldaketak: foru baimena??? No entiendo, sentidue dauke? ze esan nahido esaktamente foru baimenak? xke a mi me suena a foru eoteko edo baimena.. Bestetik, Erantzuna: Estatuaren legeak udal antolaketetan aplikatu ziren ta baita muga zergak mugara. Bi gauza hoiek no entender! De momento hoi..

  2. 🙂 9.4 SISTEMAREN FUNTZIONAMENDUA… Alderditan.. jakin beharra dau alderdi bakoitza gobernun zeonen ze pasau zan? Jartzeu: Alderki kontser: gobernuan egon zirenean, karlistada amaitu zen, kubako gerra amaitu.. hoik bai?

  3. Kaixo.Ez nago oso ziur nola iritsi naizen onaino. Nire irakasleak aipatu zintuen kurtso hasieran eta bat-batean etorri zait burura zure web-orria eta sartu egin naiz beldurrik gabe.Barkatu, Tolosako 2.Batxilergoko ikasle bat naiz. Lehenik eta behin eskerrak eman nahi dizkizut apunteak hartu baitizkizut, asko gustatu baitzaizkit, eta agian horrela ez naiz klaseko azalpenetan galduko. Bestetik, gustatuko litzaidake jakitea ea 2.Batxilergoko hautaprobetan sartzen diren testuen iruzkinak ere eginda dauzkazun eta on-line ezarrita. Egia esan, irakasleak emandako eta nik egindako iruzkinekin alderatzea gustatuko litzaidake, baina konpromezurik gabe.Eskerrikasko. Ea harremanetan egon gaitezkeen.Julen

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s