HISTORIA: Galderei erantzuten

 
Kaixo, Txelitos!

Galderei erantzutera natorkizue, baina gehixeago afinatu beharko duzue, ez baitut kezka bereizten!

Jonengana noa:

Madrilgo altxamendua zer da?

Madrilen tropa frantsesak zeuden eta herritarrak ez zeuden gustura.

Erregea eta bere familia bahitu zituztelako zurrumurrua zabaldu zen Madrilen.

Herritar ugari hurbildu zen jauregiko atera eta traizio-oihuak eta gudaroste frantsesen aurreko gorroto-adierazpenak egin zituzten.

Errepresioa oso bortitza izan zen. Espainiar armadaren geldotasunaren aurrean Napoleonen armadak sarraski bat egin zuen herritarren artean.

Gertaera hau berehala ezagutu zen Espainiako beste aldeetan eta, gerora, Napoleonen armadaren okupazio militarraren porrota eragingo zuen, herria oso kontra jarri baitzitzaion.

Zer da ez duzuna ulertzen?

Persiar manifestue zertako in zuten, berriro absolutismoa jartzeko?
Ba bai! Kadizen zeudenak ez ziren denak liberalak, baina elkarrekin zeuden, frantsesetatik urruti. Frantsesen aurka zeuden eta konstituzio bat egiten ari ziren Gorte haietan hartu zuten parte. Ez zuten konstituzio hori egin nahi, baina gutxiengoa ziren Kadizen eta taldeak konstituzioa egin zuen. Desiratua etorri zenean, Kadizeko liberalek 1812ko konstituzioa eskaini zioten eta, absolutismoaren alde zeudenek, bere aldetik, Pertsiarren manifestua.

1837ko konstie progrek jari zuten, baino hauteskundek modek irabazi zituzten. nolatan?

Beno… Konstituzioa aurrerakoiek egin zuten eta horren arabera egin zituzten hauteskundeak…

1845ko konsti 1869 arte iraun zola jartzeo. hoi ondo dau?

Ba bai! Aurrerakoiak saiatu ziren beste bat egiten, Non nata, baina ez zen sekula martxan jarri… Iraultza Loriatsuan Isabel bidali zuten eta Konstituzio Demokratikoa egin zuten. Horraino 45ekoa egon zen indarrean.

Orain Etxeberekin noa, oso preguntona dago-eta…

1) Eredun jartzen do kontik diela 4 edo 5.gaiekok ordun 3.gaiekoa ez noo??

Glub! Denak 4. gaian zeudela pentsatu dut! Oraintxe zuzenduko dut eredua!

Oain gaieko dudak:

4.gaia:

1) San Luisen semeak etortzen dienen espainia liberalen aurka esaten do hasiera eutsi uten dutela baino setion gatik amore ematen dutela. Zer da Setioa??

Txurri samar idatzi duzu galdera eta ez dakit ulertu dudan, baina beno! Setioa inguraketa da, gerra garaian hiri bat edo horrelako zerbait kontrarioek inguratzen badute, setioa dagoela esaten dugu.

2) Ze esan nahi do hamarkada doilorrak??
Liberalek jarri zioten izen hori. Gaztelaniaz cruel esan nahi du.Zuen hitzetan, berriz, absolutistak zebau egin zirela liberalekin: kartzelan sartu, lanetik bidali, iraindu…

3) Zeba jartzen dute berriz espartero O’Donellek laguntza behar zonen, Odonellek eman bazon estatu kolpea espartero zeonen?
Horixe pentsatuko zuten askok eta askok! Baina, orduan ez zegoen demokraziarik, militarren norgehiagokoa baizik. Irabazten zuen oilarrak egiten zuen kukurruku!

4.2.3 puntun barrun erreformismoa jartzen don lekun esaten do liberalismon transizioa burges eta nobleen arteko akordiogatik dala, zer esan nahi dute horrekin??

Hemen ez dagoela Frantziako Iraultza garaiaren hasieran ikusi genuen haustura. Nobleak ez ziren gaizki konpontzen burgesekin eta, ez batzuei eta ez besteei, ez zitzaien interesatzen izugarrizko iraultza, erreformatxoak baizik, desmadre handirik gabe.

Ez dakit asko argitu dizueten…

Orain Batxi1era noa. Nahi baduzue, jarraitu galderak hemen uzten, baina txikitixoei egin behar diet kaso! Hala ere, noizbait erantzungo dizuet, oraindik badugu denbora, ez? Klase parea geratzen da oraindik!

Ondo segi eta bihar arte!

Landereño

6 thoughts on “HISTORIA: Galderei erantzuten

  1. lehenengo galderakin jarraitzen det. Madrilgo altxamendue zein helburukin in zuten? eske testun jartzen dona ez da oso ondo ulertzen.eskerrikasko erantzunengatik!

  2. koroo duda bat dauket ereduna, aber esaten dezu konsti bat jarri bar dezula, baino hau ez dau gai bakoitzeko galeren barrun ezta?adibidez jartzen badezu 3.gaieko konstie gero aparte gai horretako galdera bat egongo da ez??

  3. Epa Koro! Iñakik ordenadorea gaizki daukela ta bere partez duda bat galdetzeizut, ta de paso nei argitze baiazu ba hobe!Aber, 4.2.3 puntun (Hamarkada doilorra) Euskal Herriko puntue badezu hobeto esplikatzea? zazpi puntu die ta ez ditteu oso ondo ulertzen.

  4. Iaiaia, Ian se lía
     
    abeeer, O\’Donell mode da haseran.. baño gero Esparteroki dau (radikal) eta estatu kolpe ematen do y se pone con Narvaez. Entonces este que coño es? Va de radi? :S
     
    Gero, eskeman puntuk ez dienak azaltzen… 4.4.1.3.3.1 / 4.4.1.3.3.2 / 4.4.1.3.3.3

  5. aber koro 4.4.1.3.3.2 esaten don erreginak O\’Donellen dimisioa eskatzen dola,baino 4.4.1.3.3.3. esaten don O\’Donell jartzen dala beize Narvaezekin ez dauke lojika no?dimisoa eskau bado lehenago?

  6. Epa!Galdera bat koro! Martinez Campos jenerala( 5.5.1 puntun) zer zan absolutista liberala… eske jartzeo berrezarkuntza bultzatu zola eta gero beak indako pronuntziamendu baten gatik Alfontso XII.a jarri zala.

Leave a reply to Ane Utzi erantzuna