HISTORIA: 1. ebaluazioko azterketa eredua

Egunon, Txelitos!

Ikusi dut galderak egiten ari zaretela… Sentitzen dut azkarrago ez dizuedalako erantzunik eman, baina azterketak jartzen aritu naiz lehenengo eta eredua prestatzen ondoren. Tartean, Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaldira ere joan naiz, eta nire aitaren urtemuga ospatzera, eta… baina lanean ere aritu naiz, e?

Hementxe utziko dizuet Historiako azterketaren eredua:

16 galdera atera zaizkit, batzuk oso motzak eta besteak luzexeagoak. Prezioaren arabera jakingo duzue zer eskatzen zaizuen. Horrela banatzen dira:
Prezioen arabera:

  • 0,25 puntu: 2 galdera
  • 0,5 puntu: 10 galdera
  • 1 puntu: 2 galdera. Horietako bat konstituzioa da.
  • 1,25 puntu: 2 galdera
Gaien arabera:
  • 1. gaia: 3 galdera
  • 2. gaia: 1 galdera
  • 3. gaia: 1 galdera
  • 4. gaia: 6 galdera
  • 5. gaia: 1 galdera
  • 6. gaia: 3 galdera
  • Konstituzio bat (3 edo 4 edo 5. gaian egon daitekeena)
Saiatu naiz:
  • Garai guztietatik zerbait jartzen.
  • Espainia eta Euskal Herriko zerbait jartzen.
  • Historia, Gizarte, Ekonomia, Kulturako zerbait jartzen.
  • Gerrak ez ditut sekula jartzen, baina altxamendu batzuk kontatu beharko dituzue.

Orain joan beharrean naiz eta Batxi1ekoen azterketa jarri beharra daukat atodapastilla. Arratsaldeko zortziak aldera erantzungo ditut egin dizkidazuen galderak. Bale?

Ondo segi eta asko ikasi!

Landereño

One thought on “HISTORIA: 1. ebaluazioko azterketa eredua

  1. aber koritoo bastante duda ditut.
    1) Eredun jartzen do kontik diela 4 edo 5.gaiekok ordun 3.gaiekoa ez noo??
    Oain gaieko dudak:
    4.gaia:
    1) San Luisen semeak etortzen dienen espainia liberalen aurka esaten do hasiera eutsi uten dutela baino setion gatik amore ematen dutela. Zer da Setioa??
    2) Ze esan nahi do hamarkada doilorrak??
    3) Zeba jartzen dute berriz espartero O\’Donellek laguntza behar zonen, Odonellek eman bazon estatu kolpea espartero zeonen?
    4.2.3 puntun barrun erreformismoa jartzen don lekun esaten do liberalismon transizioa burges eta nobleen arteko akordiogatik dala, zer esan nahi dute horrekin??
     
    esan dizut duda dexente nitulaa,
    bihar artee!!
    laetxebeeee

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s