HISTORIA: 3. ebaluazioko 1. atala

Kaixo, Txelitos!
 
Azterketa prestatzen aritu naiz arratsaldean, baina bukatu gabe daukat. 6, 25 puntu dauzkat eta zerbait kendu beharrean nago, luzeegia baita. Hortxe nau, ea ez dudan hankasartzerik egiten oraingoan…
 
Lana erdi bukatuta utzi eta Urdanetari buruzko liburuaren aurkezpenera joan naiz eta, etorri naizenean, zertan ari ote nintzen???
 
Afaltzera noala uste dut eta ajusteak ondorenerako utziko ditut. Hala eta guztiz, esango dizkizuet oraintxe bertan dauden gauza batzuk:
  • Koadroa (Badakizue, Izk-Der-Zen?)
  • Kontzeptutxo batzut, 0,5 balio duten horietakoak, noiz gertatu zen (data baino gehiago "historian" kokatu), nork egin zuen, arrazoia, emaitza, ondorioa…
  • Primoren garaiko zerbait sendoa
  • Estatutu proiektu bat eta konstituzio bat (je, je)
  • Garai bat
  • Tierra y Libertad pelikulari buruzko zerbait.

Muxakosa dago hemen… Oraingoz horrela dago asuntua. Bihar pie de paginak emango ditugu eta orduerdi bat izango da de kezkas. Beraz, oso ondo prestatu behar dituzue galderak edo ez duzue ezer harrapatuko. Ez dute balio horrelako galderak: hau jarri al duzu azterketan? Hau inportantea al da? … Badakizue kantatzen dudala, baina galderak estilo pixka batekin egin behar dizkidazue. Orduerdi bat DEKEZKAS esan dut, e?

Horrelaxe utziko dut oraingoz. Afal ondoren saiatuko naiz azterketa erabat lotuta uzten eta ondoren prezioak eta horrela esango dizkizuet. Bestela, biharko klaserako utziko dugu. Gero arte edo bihar arte!

Ondo segi… (eta galderak prestatzen joan!)

Landereño

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s