HISTORIA: 2. ebaluazioko errekuperazioa

Kaixo, Txelitos!
 
Jarri dut Historiako 2. ebaluazioaren errekuperazioa. 12 galdera dira eta horrelaxe geratu zait:
  • 0,5 puntu: 6 galdera
  • 0,75 puntu: 1 galdera
  • 1 puntu: 2 galdera
  • 1,25: 1 galdera
  • 1, 5 puntu: 2 galdera

Gaika begiratuta horrelaxe banatzen da puntuazioa:

  • 6. gaia: 1,5 puntu
  • 8. gaia: 2,75 puntu
  • 9. gaia: 3,5 puntu
  • 11. gaia: 1,25 puntu

Pista honek 2 gai uzten ditu fueradejuego: 10.a eta 12.a. Niri gustatzen zait Eusko Ikaskuntza edo Institución Libre de Enseñanza…, baina ezingo ditut jarri!

Batu badituzue puntuak 9 direla ikusiko duzue. Falta den puntua konstituzio batentzako erreserbatu dut, 1869koa edo 1876koa (7. gaia edo 9. gaia).

Beste era batera kontatuko dizuet:

  • 5,25 puntu galdera ziurrak edo aurrez esandakoak dira:
    • Konstituzioa
    • Lege bat
    • Sistemaren oinarriak ala Sistemaren funtzionamendua
    • Errepublikazaletasuna ala Langile mugimendua ala Nazionalismoa
  • 2,25 puntu ebaluazioan agertutakoaren berdin-berdinak dira.
  • 1 puntu aurrekoaren anpliazioa edo antzekoa da. Oso ingurukoa.
  • 1,5 puntu berriak dira, aurrekoak baino errazagoak.

Zerbait gehiago esan beharko banu, "Kultura" ez dudala galdetu (lotsagarri samarra hau, e?) eta bastante ekonomikoa atera zaidala esango nuke.

Horixe da dena! Zuen galderen zain geratzen naiz! Asko ikasi!!!

Landereño

2 thoughts on “HISTORIA: 2. ebaluazioko errekuperazioa

  1. Epa koro! Zeintzuk die azterketan sartu daitezken legek? 1839koa, lege paktatua, 1876koa eta kontzertu ekonomikoa? Baino kontzertu ekonomikoa oso garrantzitsue da? Garrantzitsue bada esplikau daikezu, ze ez det oso ondo ulertzen! Halare bestela bihar atsedenen eongo gea!GARMEN

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s