HISTORIA: 2. ebaluazioaren 1. zatia

Kaixo, Ihintza eta Irati!

Martinez Campos eta Pavia berdinek die? Edo zein izan zan bestela
pronuntziamendue in zona?


Ez, ez dira pertsona bera. Biak dira jeneralak eta biak ikusi ditugu Errepublika bukatzen eta Berrezarkuntzaren hasieran:


  • 1974ko urtarrilaren 3an, Pavía jeneralak, estatu kolpea eman zuen
    Madrilen. Goardia Zibil batzuk lagun, Parlamentua okupatu zuen eta
    Gorteak disolbatu. Errepublikaren agintaritza eta gobernua Serrano
    jeneralaren esku geratu ziren. Lehendakari honek 1869ko Konstituzio
    Demokratikoa bertan behera utzi zuen, Internazionala debekatu zuen,
    Elkarte eskubideak mugatu, Zentsura ezarri…

  • Testuinguru honetan Cánovas del Castillok Berrezarkuntza prestatuko du.
    Isabelen abdikazioa lortu zuen eta Sandhurst-eko Manifestua argitaratu,
    Alfonsok erregimen konstituzional baten promesa egiten zuelarik bertan.
  • 1874ko abenduaren 29an gauzatu zuten hori guztia. Martinez Campos
    jeneralak Sagunton burutu zuen pronuntziamendua eta Alfonso XII.a
    proklamatu zuen errege. Orain dela gutxi, urtarrilaren 12an, gogoratu
    genuen errege berria Madrilera sartu zeneko egun hura.

Aklaratu ote dizuet?
Ondo segi…

Landereño

One thought on “HISTORIA: 2. ebaluazioaren 1. zatia

  1. Epa Koro! Pixka bat irakurtzen ari nintzela ohartu naiz eskemako zenbakiei dagokienean akats bat baino gehiago badagoela eta gainera kasu batean baino gehiagotan 3, 4 edo 5 kontzeptutako ilara egonagatik ez dagoela zenbakirik. Zer iruditzen, hemen jarriko ditutu bilatu ditudanak edo asteazkenean  tartetxo batean hobe? Eta gero gauzatxo bat, CNT edo PSOE-z ari garenean ez duzu usteko hor jartzen duen guztia jakin behar dugunik ezta? Hainbeste puntu hain zehaztasun gutxirekin eskeman… Jaja. AiooooPD: Azterketa ereduaren zain!😄

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s