URDANETAren V. mendeurrena: Erakusketaren inagurazioa

Kaixo, Txelitos!


1507-1508 da bere jaiotza data. Ordizia bere jaioterria.
 
Urte asko pasa ditugu nor zen jakin gabe, edo bere nortasuna oso axaletik ezagutuz.
 
Estatua, bai. Hori oso ezaguna da ordiziarrontzat, pipak jateko lekua, larunbat arratsaldean geratzeko lekua, partidu batera goazenean kotxeak pilatuta uzteko toki aproposa, festatan edalontzia non utzi ez dakigunean… Frai esaten genion, Frain geratuko gara…
 
Baina, nor izan zen Urdaneta?
 
Aitzakiarik ez dago hemendik aurrera ezjakintasun hori mantentzeko. 2007. urte honetan hitzaldiz hitzaldi ibili bagara, gaur erakusketa zabaldu dute Barrenan, mapa argi-argiak ikusi ahal izan ditugu, Urdanetaren bidaia nondik noraino iritsi zen ondo zehaztu digute eta Manilako galeoiraren garrantzia azpimarratu ere bai.
 
Bai, fraide egin zen 44 urte zituenean, baina ez da hori bere garrantziaren funtsa. XVI. mende hartan, norabide ezezagunak esploratzeari eman zion eta, bere ezagutza zabalak erabiliz, ITZULERAKO BIDEA, el Tornaviaje, aurkitu zuen, hurrengo mendeetan erruz erabiliko zen bidea, hain zuzen ere, ekonomia eragile aparta baitzegoen han. Urdanetaren bidea ere esaten zaio eta, alisioi ekidinez, Kuro-Shivo korrontea jarraitzea ahalbidetzen zuen.
 
Urdanetaren bidea erabakiorra izan zen Txina, Filipinak, Mexiko eta Espainiaren arteko komertzio harremanetarako eta, aldi berean, kultura eta giza harremanetarako ere bai.
 
Gaur eman zaio hasiera ERAKUSKETAri eta bisitatuko duzuelakoan nago. Badaukagu zer ikasia bertan! Ekainean erakusketa hau Donostian izango da, abuztuan Bartzelonan eta, irailean, berriz, Madrilen.
 
Datorren asteazkenean, abenduaren 5ean, Gloria Macapagal Arroyo etorriko da, Filipinetako lehendakaria (oraingoz, behintzat!). Ibarretxe ere Ordizian izango da. Eta ordiziar batzuk ere joan beharko dugu, dirudienez 200 pertsona baitira urruneko irla haietatik etortzekotan!
 
Ramón de Miguel Bosch-en Andrés de Urdaneta en su tiempo liburua ere berrargitaratuko dute datorren urteko martxoan.
 
Apirila aldera, 50 minutu inguru iraungo duen dokumentala ere aurkeztu nahi dute.
 
Ikastaroa ere izango dira EHUn. Udako ikastaroak uztailaren 21etik 23raino iraungo du eta Urdaneta eta bere garaiaren inguruko esparru zabala landu nahi du.
 
Azarorako nazioartean ospe handia duen hainbat  historialariren partaidetza espero da Ordizian izango den Kongresuan.
 
Ordizia eta beste 3 herrien arteko kidetzeak ere izango dira; lehena, datorren asteazken horretan, abenduaren 5ean, Urdaneta herri filipinarrarekin. El Callao, peruar portua eta Acapulco, mexikarra, izango dira kidetuko diren beste bi herriak.

Eta ez da hori dena! Donostiako Musika Hamabostaldia Ordiziara etortzekotan da iraila hasieran, maiatzean Ertaroko Azoka, urrian  Artesania Azoka eta Erakusketa Filatelikoa…; eta hitzaldiek aurrera jarraituko dute, aurreikusita zegoen bezala.

 
Aurrez esan dudan bezala, aitzakiarik ez da izango Urdaneta nor izan zen galdetutakoan, zuzen-zuzen eta aberastasun handiz erantzuteko!
 
Ezin baduzue irrika aguantatu, hemen dituzue helbide batzuk…
 

Landereño

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out /  Aldatu )

Google photo

You are commenting using your Google account. Log Out /  Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out /  Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out /  Aldatu )

Connecting to %s