HISTORIA: Urdaneta

Kaixo, Txelitos. Hitzaldi baten berri eman nahi dizuet: “URDANETA ETA BERE TESTUINGURU HISTORIKOA”: “Merkatariak, aurkitzaileak eta abenturazaleak.Urdanetaren inguruko euskal mundua”. JOSE ANTONIO AZPIAZU ELORZA.
Hitzaldia euskaraz izango da, Barrenan, datorren ostegunean, urriaren 18an, 19:00etan.

"Harrigarria eta deigarria da deskubrimenduen eta kolonizazioaren arloan nabarmendu ziren pertsonaiarik bikainenetako bi euskaldunak eta, gainera, barrualdekoak izatea: Legazpi, Zumarragakoa, eta Urdaneta, Ordiziakoa. Euskal Herriarekin lotutako kontakizun askotan bezala, oraingoan ere,historia ofiziala kontraesan susmagarriz josita dago. Azken mendeotako historiak analfabetotzat, isiltzat eta basatitzat jo ditu euskaldunak. Alabaina, baieztapen hau ez dator bat herri honek eman dituen errege-idazkari, ardura handiko kontulari, eta marinel adoretsu eta errespetagarriekin.   Caro Barojak euskal historiaren itxuraldatze interesatu bati egozten dio deskonexio hau. Itxuraldatze honek alderdi politikoak azpimarratu (batik bat XIX. eta XX. mendeetan) eta alderdi ekonomikoak ahaztu ditu (batez ere XVI. eta XVII. mendekoak). Horrez gain, nahasketa erabatekoa da, historia honen interpretazioa kanpotik egina dagoela kontuan hartzen badugu. XVI. mendean batez ere, marinel bikainak egotea ez da kasualitatea. Kostaldean ez ezik, Euskal Herri osoan ere topatu daitezke.  Urdaneta eta Legazpi, besteak beste, horren lekuko dira, Gipuzkoako barrualdekoak baitziren. Urdaneta eta Legazpi bezala, badira oraindik deskubritzeke dauden eta gure historian sartzeko bidean dauden beste pertsonaia asko.  Ez da kasualitatea Domingo Zabala, ordiziarra,  bezalako pertsonaia berrien biografiak azaltzea. Zabala Lepanton izan zen Juan de Austriarekin eta Luis de Requesensekin batera. Azken honek konfiantzazko gizon izendatu eta Flandesera eraman zuen berarekin.   Historiografiak ez du behar bezala islatu garai erakargarri hartako gizartea. Caro Barojak aipatu zuen ontzidi bat abiatu zela 1525eko uztailean La Coruñatik García Jofre de Loaysaren agintaritzapean, eta Espedizio hartan, jada famatua zen Elkano “Sancti Spiritus” itsasontziko kapitaina izatera mugatu zela. Bertan, aurrerago ospe handiagoa lortuko zuen Ordiziako Andres Urdaneta omen zegoen. Ordiziako marinel famatuaren ibilbideak XVI. mendeko euskal bizimoduan erabakigarriak izan ziren beste ezaugarri batzuk erakusten ditu. Urdanetaren garaiko dokumentazio aberatsari esker, garai hartan benetan gertatu zena ezagutzeko aukera izan du Jose Antonio Azpiazuk. Hala, gure herriak ez zuen muga zehatzik, eta bertan, nahasten ziren itsas bokazioa, merkataritza, arrantza-tokiak, itsaslapurreta, esklabo-trafikoa, abenturarako grina eta mundu berriak bilatzeko espedizioak.   Askotan, ordea, horietako alderdi asko uztartu egiten ziren pertsonaia baten ibilbidean: bazen merkatari lanetan hasi, kortsario izatera pasatu, enpresaburu esklabista sartu, eta abentura, bide eta mundu berriak bilatzera abiatzen zenik. Laburbilduz, komunitate aitzindaria eta modernoa zen, egun gaizki ikusita dauden jarreretan oinarrituta egon arren. Izan ere, garai hartako gizarteak jarrera horiek naturaltasunez onartzen zituen. Belaunaldi hartako familiek eta herriek bizimodu horren arriskuak eta ezegonkortasuna pairatzen zuten.   Emakumea, bereziki, kanpora begiratzen zuen gizarte baten zatirik ahulena zen.  Besteak beste, ez zekiten senarrak noiz itzuliko ziren, hondoratzeak, galerak eta heriotzak jasaten zituzten, baina, tarteka, Ameriketan utzitako aberastasunen berri izaten zuten. Urdaneta eta hura bezalako beste gizon arduratsu batzuk asmo txarrez ezkutatu diguten gizarte handi baten eredu dira. Jose Antonio Azpiazu Elorza, filosofian lizentziatua da Madrileko Unibertsitate Konplutentsean eta antropologian doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Julio Caro Barojak zuzendu zion tesia. XVI. mendean aditua, hogeita hamar urtetik gora eman ditu alderdi ekonomikoak eta sozialak, eta, oro har, Aro Modernoko euskal bizimoduen alderdi guztiak ikertzen. Urte askoan Unibertsitatean irakasten aritu ondoren, gaur egun, Oñatiko Unibertsitate Zaharrean dagoen Soziologia Juridikoaren Nazioarteko Institutuaren argitalpen-ataleko arduraduna da. Euskal Herriko Goi Aro Modernoa ezin hobeto ezagutzen duela ziurtatzen dute Euskal Herriko aldizkari espezializatuetan (Besteak beste, Eusko Ikaskuntza Ataleko Koadernoetan, Euskal Herriaren Adiskideen Elkartearen Buletinean eta Donostiako Buletinean) argitaratutako berrogeita hamar artikuluek eta orain arte kaleratutako liburuek. Jose Antonio Azpiazuk berak idatzitako liburuak:
    • Sociedad y Vida social vasca en el siglo XVI. Mercaderes guipuzcoanos.
    • Mujeres Vascas: Sumisión y Poder.
    • Esclavos y traficantes. Historias ocultas del País Vasco.
    • Historia de un rapto.
    • Arrasate/Mondragón: una historia de acero y armas.
    • Un mercader en el reino de Felipe II: el eibarrés Martín López de Isasi.
    • Balleneros vascos en el Cantábrico.
    • Picas vascas en Flandes.
    • Historias de armas de Euskalerria.
    • Historias de corsarios vascos. Entre el comercio y la piratería.
    • La historia desconocida del lino vasco.

Guk ikasten dugun garaia ez bada ere, interesante izango delakoan nago. Ea  han ikusten zaituztedan!

Landereño

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s