Eva Forest (Bartzelona, 1928)
idazle eta argitaratzailea hil egin da.
Sortzez katalana izan arren, Hondarribian (Gipuzkoa) bizi zen aspalditik. 79
urte zituen. Bartzelonan jaio zen familia anarkista batean, eta umetako giro hark, Espainiako Gerrak eta
frankismoak goitik beherainoko arrastoa utzi dute haren bizitzan. Idazle eta argitaratzaile gisa ere, injustizien kontrako eta giza eskubideen
aldeko konpromisoa izan dira Foresten lanaren ardatzak.
Foresten
gurasoentzat eskola errepresio tresna zen, eta, ondorioz, ez zuten eskolatu. Espaniako Gerra hasi eta segituan hil zioten
aita, eta Sobiet Batasunera erbesteratzear egon zen, baina azken unean amak
itsasontzira zeraman kamioitik atera egin zuen. 1947an itzuli ziren Bartzelonara, eta orduan joan zen eskolara lehen aldiz. Handik urtebetera
hasi zituen medikuntza ikasketak
Madrilen, eta psikiatriaren arloa
landu zuen bereziki.
Hala
ere, idaztera eta argitaratzera bideratu zuen bere ahalegina. Erbesteratu beharrak,
bidaiatzeko senak eta egoerak bertatik bertara ezagutzeko gogoak hara eta hona
eraman zuten, eta, besteak beste, Frantzian,
Suedian, Sobiet Batasunean eta Kuban
ibili zen.
1970ean,
Burgosko Epaiketa zela-eta Euskadirekin Elkartasun Komitea sortu
zuen Madrilen. 1974an, Operación
Ogro idatzi zuen, Julen Agirre ezizenarekin sinatuz; ETAk
Carrero Blanco Espainiako Armadako almirante eta frankismoko buruzagia hil
zuela zen idatziaren oinarria. Ondorioz, atxilotu, torturatu eta 3 urtez
espetxean eduki zuten, ETAri laguntzea leporatu baitzioten. Euskal Herriarekin
zuen lotura horren ondorioz, Hondarribian bizi zen aspalditik Alfonso
Sastre senar eta idazlearekin.
1990ean
jarri zuen abian proiektu maiteenetako bat Hiru argitaletxea, sakeleko liburuen bidez argitaletxe handien merkatutik
eta indarrean den pentsamendutik kanpoko idazleen lanak ezagutzera emateko.
Besteak beste, Sastre, Dario Fo, Noam
Chomsky eta Harold Pinterren
lanak eman ditu.
Behin
baino gehiagotan egon zen espetxean eta TAT Torturaren Aurkako Taldea sortu zuen.
Egia esan,
artikulu hau Berriatik
kopiatu dut. Hemen duzue helbidea: Artikulua Berrian
Aldi berean, albiste beste leku batzuetan ere ikusi dut:
Esteka
interesgarri hauek ere kontsultatu beharko zenituzkete:
- Eva Forest eta Alfonso
Sastreren gune dotorea
- Alfonso Sastre Wikipedian
- Hiru Argitaletxea: Nik hau aholkatzen dizuet adibidez: El mito de la gerra buena (Iaz Batxi1eko Historian zerbait irakurri nizuen).
- TAT: Torturaren Aurkako
Taldea
