HISTORIA: Radio Paris


Atzeratuta nabil… Apirilaren 14an gertatu zen. Kasualitatea! Aurreko larunbatean Julián Antonio Ramírez hil zen.

"Ici Paris. Vous pouvez entendre notre emission en langue espagnole…".

Adelita del Campo eta Julián Antonio Ramírezen ahotsek milaka etxetan Francoren diktadurak, salbuespen egoera berri bat medio, gorde nahi zituen albisteak zabaltzen zituzten.

Ramírez Donostian jaioa zen. II. Errepublika aldarrikatu zenean, Madrilera joan zen Industria injineritza ikasteko asmoz. Han hasi zuen politikari ibilbidea, PC-ri (Partido Comunistari) lotua, beti ere. Garai hartan ezagutu zuen Lorca eta antzerkian ibili ziren elkarrekin.

1936ko uztailaren 18an gerra hasi zenean, Ramírez Burgosen zegoen oporretan eta berehala itzuli zen jaioterrira, frontean kolaboratu nahian. Gernikan aritu zen eta Xixonen ere bai, baina azkenean Frantziara alde egin beharrean izan zen. Hala ere, berriro itzuli zen eta Katalunian eta Ebroko batailan ere aritu zen borrokan. Berriro erbesteratu beharrean izan zenean, Frantziako erresistentziarekin kolaboratu zuen.

Kasualitatez iritsi omen zen RADIO PARISera. Jorge Semprúnek eskaini omen zion aukera eta 25 urtetan aritu ziren, bera eta bere bikotea zen Adelita, Espainia frankistaren albisteak zabaltzen.

Franco hil ondoren, Espainiara itzuli ziren eta azken urteetan Alacanten bizi zen (8 urte gutxienez badira Adelita hil zenetik). Memoria historikoaren berreskuraketan buru-belarri aritu zen…

Egun seinalatu batean hil da: 2007ko apirilaren 14an.

Landereño

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s