Kaixo eta agur!
Kaixo, gaurko klasearen hasiera delako.
Agur, oporrak datozelako.
Klase gutxi falta zaigu gure harreman historikoak (eta histerikoak) amaitzeko. Eta hori, beti bezala, ona eta txarra da. Gaurko klaserako iruzkin bat egitea nuen pentsatuta, baina ziurrenik ez da gehien gustatuko zaizuena… Etxerako bidaliko dizuet… eta ziurrenik hau ere ez da gehien gustatuko zaizuena izango. Késelebazer! Andereino desaprentsiba…
Bi iruzkin egin behar dizkidazue opor hauetan:
Iruzkina egiteko araudia, beti bezala, helbide honetan kontsulta dezakezue.
Horretaz gain, nola ez!, behar-beharrezkoa jotzen dut deskantsatzea, ondo pasatzea, primeran ibiltzea… Deskuidoz norabaitera joateko asmoa baduzue, ezinbesteko aholkuren bat emango dizuet larrialdi konkretu batzuetarako: Imajinatu abioi batea zaudela, imajinatu plasta bat duzula alboan, pakean uzten ez zaituen horietako bat… Zer egin? Hemen aholku bat:
- Hartu maletina eta portatila atera.
- Piztu eta alboko plasta adi-adi kuxkuxeatzen ari dela ziurtatu.
- Orri hau ireki.
- Begiak itxi, asperen egin, burua makurtu eta… link honetan klik egin.
Ziur naiz berehala bakar-bakarrik egongo zaretela! Portatila alboko eserlekuan utzi eta siesta ederra bota!
Horretaz gain, Landereño oporrik gabe zigortuta egongo denez, zuen ekonomiako FIFO, LIFO eta BMP buruketen erantzunak eta abar joango da zintzilikatzen eta aurreko iruzkinaren erantzun posiblea ere bai.
Ondo pasaaaaaaaaaaaaaaaa!
Landereño