Casas Viejas dokumentalaren iruzkina

Kaixo, Txelitos:

Casas Viejas iruzkinak zuzendu ditut, eta "sakafaltas" bat naizenez, ezin ixilik egon! Zuzendu beharreko atalak:

  • Ezinbestekoaik dira:
    • Kokapena (Lekua, garaia…)
    • Bukaera, ondorioak….
  • Gertatutakoa ere kontatu behar duzue, bai ikusitakoa, bai ikasitakoa.
  • Dokumentalaren egitura eta gorabeherak, irudi errealak direla, errusiar pelikularena…
  • Askok libertario = liberal egin duzue. Ez!

Hemen doa erantzun posible bat, (zuen erantzunak nahastuz elaboratu dudana!)

Andaluzian II.
Errepublikan
kokatzen den gertakizuna da. Nekazari batzuk, errepublikak
sortutako itxaropenak zapuztuta ikustean, errepublikazaleen aurka egin
zuten enfrentamendua izan zen.

1833an II. Errepublika ezartzean, ezkerra jarri zen agintean eta langileen
egoera hobetu behar zela zirudien, baina ez zen horrela gertatu. Ogia %40 igo
zen eta gosea zen nagusi; gutxi batzuk soilik ziren oso aberats.

Casas Viejasen (Andaluzia) altxamendu bat egitea erabaki zuten; helburua
“komunismo libertarioa” ezarri eta Espainian hedatzea zen. Gainera, Katalunian
ere altxatuko ziren ustean ziren, baina ez zen horrela izan. Hala eta guztiz
ere, Casas Viejasen ez zen hori jakin eta, jada, altxamendua hasita zegoen.

Dokumentalak Seisdedosenganako bortizkeria erakusten du eta
garaiko biolentzia eta odol hotza agertzen du. Errepresioa izugarria
izan zen eta, kasualitatez, irudi errealak ditugu, kazetari bat bertan
baitzebilen garai hartan. Honetaz gain, Stalinen SESB-ek pelikula bat egin zuen
beranduago eta film horretako irudiak ere agertzen dira dokumentalean.

Udaletxeko hainbat paper erre zuten… eta orduan guardia zibilaren
errepresioa hasi zen. Matxinatuak mendira jo zuten eta Seisdedos, bere
familiarekin eta beste zenbait matxinatuekin, batera txabola batean sartu zen.
Guardia zibilek inguratu zituzten eta ezin atera geratu ziren. La libertaria
zeritzoten emakumeak eta beste gizon batek atzeko leiho batetik ihes egitea
lortu zuten. Guardia zibilek, errenditzen ez zirela ikusirik, Seisdedos eta
bere familia barruan zeudelarik etxea erre zuten. Ondoren, herritar ugari
fusilatu zuten inongo arrazoirik gabe.

Gertakizun tamalgarri honen ondorioz, CNT eta FAI-k Azaña
lehendakariari
botako diote gertatutakoaren errua eta, une honetatik
aurrera, ezkerrari kosta egingo zaio elkartasuna lortzea. Aldiz, eskuina
batuta
aurkeztuko da hurrengo hauteskundeetan eta irabazi egingo du.
Lerroux, bera ere, Partido Radicaleko kidea, eskuinarekin batera
ikusiko dugu une honetan. Espainia eskuinaren esku geratuko da. Berehala
etorriko da, baita ere, Gerra Zibila… eta 40 urte iraungo duen diktadura
ere bai!

Ordizian,
2007an eginiko iruzkina

Kolaboratzaileak:
Nerea,
Silvia, Eneritz eta Leire

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s