HISTORIAko errekuperazioa lantzen, 1 egun falta…

Kaixo, Olatz:

…eman
11.gaitik pixtilla batzuk es q es super lioso el gai este eta gero
nazionalismo arana hin ondoren puntu batzu dare y no los pillo?
bueno aber si eres un poco generosa ondo etorriko zaigula…

11. gaitik garbi esaten dizut zerbait jarri dudala eta ez dela Arana hil ondorengo nazionalismoa. Nahikoa pistila da hau azterketa bezperan, e? Hori da generosa izatea?

…nik
behin behineko gobernuan arazo sozialak jartzen duen tokian ez dut ondo
ulertzen?…

Hau Iraultza Loriatsua gertatu eta berehalako garaia da. Aurrez zeuden arazo guztiak mantentzen dira oraindik:

  • Nekazariek lurra espero dute eta ez dute nahi bezain azkar lortzen. Desesperatu egiten dira!
  • Kataluniako langileak aztoratuta dabiltza.
  • Kubak independentzia nahi du. 1898 arte ez du lortzen, baina garai honetan daleketepego dabil askatu nahian. Hemen kokatu behar duzu Zajón-eko bakea (bake definitiboa ez dena).


…euskal probintzietan foruen errefornan erantzunean puntu
batzuk dare eta ez ditut ulkertzen?…

  • Euskal probintziak Espainiako beste probintziekin berdindu egingo dira.
  • Foru pasea kendu.
  • Arantzelak mugan eta ez Ebron.
  • Udala Espainian bezala.
  • Hala ere, ez dira foruak guztik kenduko.
…sarhursteko adierzpena canobasek
zertako iten do alfonso burutzagi izateko?…

Alfonsinoen ordezkari, Espainia kaos batean murgilduta ikusten du eta Alfonso XII.a errege izanez gero, dena konpondu daitekeela uste du.

…madozen desamortizazioa ez
dut ondo ulertzen?…

Mendizabalena desamortizazio eklesiastikoa izan bazen, Madozena desamortizazio zibila da. Bestela, Mendizabalenaren kopia da. Bi desberdintasun aipatu ditugu:

  • Mendizabalen desamortizazioan ateratako dirua, gobernuak I. Gerra Karlista irabazi ahal izateko erabili zuen. Kasu honetan, ordea, burdinbidea finantzatzeko izango da.
  • Lurrak kasu honetan Udalak saldu ditu eta dirua berea da, ez estatuarena.

Kaixo, Nerea:

…SISTEMAREN OINARRIAK (104.orria) Interesak ATALEAN dauden 5 punto horiek ez ditut oso ondo ulertzen…
esplikatuko al zenidake plis????…

  • Noblezia eta aberatsak primeran bizi dira eta ez dute aldatu nahi
  • Burgesia ere primeran dabil. Gobernuan edo inguruan dago eta ez du aldatu nahi.
  • Eliza Seiurtekoan oso gaizki ibili da. Edozein gauza hura baino hobea izango da. Berrezarkuntza txukunagoa da!
  • Armada ere gusturago dago Berrezarkuntzan Errepublikan baino. Kontrolatuagoa dago dena eta errege honek, Alfonso XII.ak, nahi dutena egiten uzten die. Primeran!
  • Kolonietan lurrak dituztenek egoera berdin mantentzea nahi dute, esklaboak izatea…


Balio al dizue?

Azken pistak hamarrak laurden gutxiagotan jarriko ditut. Zuen azken galderak ere ordu horretarako zintzilikatu.

Asko ikasiiiiiiiiiiiiiiii! eta gero arteeeeeeeeeeeeeeee!

Landereño

Utzi erantzun bat

Fill in your details below or click an icon to log in:

WordPress.com Logo

You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Aldatu )

Twitter picture

You are commenting using your Twitter account. Log Out / Aldatu )

Facebook photo

You are commenting using your Facebook account. Log Out / Aldatu )

Google+ photo

You are commenting using your Google+ account. Log Out / Aldatu )

Connecting to %s