HISTORIAKO IRUZKINA: 1839ko urriaren 25eko Legea

20 Urtarrila, 2007-n koroirastorza-k Sin categoría atalean publikatua

Kaixo, Txelitos:

Iruzkinak zuzendu dizkizuet eta banoa nire burutazioen berri ematera:

  • Gehienok ezkerraldeko marjina utzi duzue (Por fiiiiinnnnnnnnn!).
  • Batzuei adierazmen eta ortografia akats larriak ikusi dizkizuet:
    • Datak gaizki idatzita.
    • Hizki larriak ahaztuta.
    • "Isabel II.a" bezalako terminoak.
  • Gehienoi bukaera bukaera borobil bat ematea ahaztu zaizue. Gaia hau izanda, jarraipena ere aurreratu behar zenuten eta honen ondorengo interpretazioaren berri eman.
  • Zenbaitek Lege hau Bergarako Itunarekin nahastu du. Ez da gauza bera, denboran oso gerta badaude ere.
  • Kontuan izan 5 puntu balio duela galdera honek. Zuetako askok datu eskasak eman ditu eta pobre samar geratu zaio. Honetaz gain, ideiak lotu ere egin behar dira eta ez bilduma hutsa jarri.
  • Azken iradokizunak:
      1. Testua irakurri.
      2. Testua irakurri eta ideia nagusienak azpimarratu.
      3. Eskematxo bat idatzi, esplikatu nahi dituzun ideiak, kontzeptuak…
      4. Ordenatu. Bukaerarako zerbait erreserbatu.
      5. Idazten hasi. Txukun-txukun. Ordena jarraitu eta ideiak lotzen saiatu. Aurreko garaiari buruzko zerbait idatzi, ondorengo garaiei buruzkoa ere bai…
      6. Errepasatu. Ondo al dago puntuazioa? Hizki larriak? Adierazmena…
    • Ea hurrengoan hobeto ateratzen zaigun!!!
    • A! Ikasle batzuen iruzkinak falta dira. Ea hurrengorako animatzen zareten!!
      • Jon Ander
      • Xabi
      • Izaia

    Landereño

    Utzi erantzun bat

    Fill in your details below or click an icon to log in:

    WordPress.com Logo

    You are commenting using your WordPress.com account. Log Out / Change )

    Twitter picture

    You are commenting using your Twitter account. Log Out / Change )

    Facebook photo

    You are commenting using your Facebook account. Log Out / Change )

    Google+ photo

    You are commenting using your Google+ account. Log Out / Change )

    Connecting to %s